martes, 1 de junio de 2010

Bizkotsoa egiteko errezeta


Bizkotso goxo-goxo bat egite osagai hauk behar ditugu lehenik eta behin:
  1. Limoizko jogurta
  2. Hiru arrautza
  3. Azukrea
  4. Ekilore olioa
  5. Legamia
  6. Irina
  7. Gurina
Hasteko bol handi bat hartu eta bertan limoizko jogurta isuri(Jogurtaren potea ez bota, zenbait osagaien neurri bezela erabiliko dugulako). Ondoren jogurta botea, bi aldiz azukrez bete eta biak bolera isuri. Jarraian ekilore olioarekin bera egin, jogurta botea olioz bete eta bolean isuri. Legami pakete bat ireki eta bota esazu bolean osagai guztiekin batera. Nahasketa gustia bukatzeko jogurta botea irinez hiru aldiz bete eta hiruak bolera isuri.

Nahasketa egina dago eta horain batidora batez dena nahastuko dugu osagaiak masa fin-fin bat bihurtu arte(batidora ez bazenuke nahiko denbora beharko duzu osagaiak ondo nahastuak egon arte).
Dena ondo nahastua dagoenean molde bat hartu eta hau gurinarekin igurtzi. Gero nahasketa moldera bota eta labean sartu 165º-ra (labearen potentziaren arabera denbora alda daiteke, beraz orratz edo laban batez ziztatuko dugu prest dagoen ikusteko; hala ez bada denbora gehiagoz utzi beharko dugu).

Orain errezetaran monentu garrantzitsuena dator labetik atera eta hotza dagoenean JAN!!!!
ON EGIN!!!

Zenbat kostatuko zait?

1 comentario: