miércoles, 9 de junio de 2010

Ikasturte bukaerako bidaia


Ikasturte bukaeran gaude eta Zuhatzara joango gara 1. mailako 3 gelak. Zuhatza arabako laku baten aurkitzen den irla bat da. Bertan udalekuak eta irteerak izaten dira eta kanpamendu txikiez osatuta dago.Iritsi eta egingo dugun leehen gauzak maleta eta zakuak gure geletan uztea izango da. Jarraian ur-aktibitate bat izango dugu eta gero denbora librea afaldu arte.Afaldu eta 11 arte islatik egon gaitezke, 12ak arte kanpamendu inguruan eta 12etaik haurrera gure kabainan isilik.
Urrengo goizean, 8retan esnatu eta komunera joan, jantzi eta gosaldu egingo dugu. Ondoren bainujantziak jantzi eta beste ur aktibitate bat egingo dugu, denbora librea eta bazkaltzera joan. Jarraia berriro denbora librea eta gero ur-aktibitateak, afaldu eta lehengo gaua bezelako ordutegia izango dugu. Azken egunean, ez dakit goizean aktibitateak egingo ditugun baina bazkaldu eta 3:30ak aldera Lezora bueltatuko gara. :)

martes, 1 de junio de 2010

Bizkotsoa egiteko errezeta


Bizkotso goxo-goxo bat egite osagai hauk behar ditugu lehenik eta behin:
  1. Limoizko jogurta
  2. Hiru arrautza
  3. Azukrea
  4. Ekilore olioa
  5. Legamia
  6. Irina
  7. Gurina
Hasteko bol handi bat hartu eta bertan limoizko jogurta isuri(Jogurtaren potea ez bota, zenbait osagaien neurri bezela erabiliko dugulako). Ondoren jogurta botea, bi aldiz azukrez bete eta biak bolera isuri. Jarraian ekilore olioarekin bera egin, jogurta botea olioz bete eta bolean isuri. Legami pakete bat ireki eta bota esazu bolean osagai guztiekin batera. Nahasketa gustia bukatzeko jogurta botea irinez hiru aldiz bete eta hiruak bolera isuri.

Nahasketa egina dago eta horain batidora batez dena nahastuko dugu osagaiak masa fin-fin bat bihurtu arte(batidora ez bazenuke nahiko denbora beharko duzu osagaiak ondo nahastuak egon arte).
Dena ondo nahastua dagoenean molde bat hartu eta hau gurinarekin igurtzi. Gero nahasketa moldera bota eta labean sartu 165º-ra (labearen potentziaren arabera denbora alda daiteke, beraz orratz edo laban batez ziztatuko dugu prest dagoen ikusteko; hala ez bada denbora gehiagoz utzi beharko dugu).

Orain errezetaran monentu garrantzitsuena dator labetik atera eta hotza dagoenean JAN!!!!
ON EGIN!!!

Zenbat kostatuko zait?